Egunak joan eta egunak etorri, ‘Berbontzi‘ jende aurrean aurkezteko ordua heldu da. Eta non ospa genezake hau hobeto, Donostiako Udal Liburutegian baino?

Juan Luis Zabala eta Joxemari Iturralde izango ditut lagun ataka gustagarri honetan, beren ‘Aita oker dago‘ eta ‘Nire lagunen gezurrak‘ liburuak ere aurkezkuto direlarik bertan.

Elkarrekin solasalditxoren bat izaterik nahi baduzu, animatu eta etorri zaitez. Horrela, behintzat, elkarri aurpegia behingoz ikusteko aukera izango dugu eta 😀

Hemen duzu aurkezpen honi buruzko informazio guztia:

Urriak 31, ostirala, 11:30, Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan (Konstituzio plaza, Donostia)
aitaokerdago
 
AITA OKER DAGO. Juan Luis Zabala
berbontzi-mini

 

BERBONTZI. Abel Amutxategi
nirelagunengezurrak
NIRE LAGUNEN GEZURRAK. Joxemari Iturralde
‘Berbontzi’-ren aurkezpena Donostian, Urriak 31ean

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*